27/05/2021
2020-21 ikasturtean euskara ikasi duten helduendako diru-laguntza
Diru-laguntzak ikastaroan izandako asistentziaren araberakoa izanen da. Ikasturtea akituta, asistentzia %85etik goitikoa izan bada, ikastaroa DOAN aterako zaio ikasleari.
DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA: EUSKARA IKASLEAK 2020-21
Malerrekako Mankomunitateak 2020-21 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonendako diru-laguntza deialdia onartu du.
Diru-laguntzak ikastaroan izandako asistentziaren araberakoa izanen da. Ikasturtea akituta, asistentzia %85etik goitikoa izan bada, ikastaroa DOAN aterako zaio ikasleari.
ASISTENTZIA KLASERA (%) |
DIRU-LAGUNTZA (MATRIKULAREN PREZIOAREN %a) |
%86%-100 | %100 |
%70%-85 | %75 |
%0%-69 | 0 |
Dokumentazioa aurkezteko epea: 2021eko irailak 1- urriak 1.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orria behar bezala beteta eta eransten den ereduari jarraituta.
- Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
- Erroldatze ziurtagiria.
- Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria.
- Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
- Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.