Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea edozein pertsona fisiko edo juridikok, bai norbanako gisa eta bere izenean, bai bildu edo ordezkatzen dituzten legez eratutako erakundeen ordezkari gisa eta horien izenean, informazio publikoa eskuratzeko duen eskubidea da, Legean ezarritako mugekin eta eskaerarako arrazoiak eman beharrik gabe.

Informazio publikotzat ulertzen da Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen mendeko subjektuen esku dauden eta horien funtzioak betez egin edo eskuratu diren edukiak edo dokumentuak, edozein delarik horien formatua edo euskarria.

Informaziorako sarbidea, oro har, doakoa izango da eta, ahal den guztietan, eskatutako moduan edo formatuan jarriko da eskura.

Zer da informazio publikoa?

Organo eskuduna

Epeak

Mugak

Ez onartzeko arrazoiak

Informazio publikoaren eskaerak

Informazio Publikoaren Unitate Arduraduna