Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

06/07/2022

Udako merkealdietarako euskarazko kartelak

Herrian erosi, euskaraz erosi kanpainaren barrenean, merkatari eta ostalariek hainbat zerbitzu eta material jaso ahal izanen dute debalde.

Mankomunitateak eskuragarri ditu Malerrekako merkatari eta ostalariendako euskarazko kartelak: Merkealdia kartela, irekita/itxita karteltxoa, ordutegia karteltxoa, Gurekin euskaraz lasai aski / Poliki baina euskaraz pegatinak…

Horretaz gain, itzulpen zerbitzua ere eskaintzen da debalde, betiere, agerian edo jendaurrean dauden testuak euskaratzeko.

Materiala eta itzulpenak eskatzeko: 948 451 746 / euskarazerbitzua@malerreka.eus