Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Euskal abizenak, euskal grafiaz

Euskal jatorrizko abizenak badituzu baina erdal grafiaz erregistraturik badituzu, modu errazean euskaratu ahal izanen dituzu. Gida ttiki bat osatu dugu hemen, zer egin behar duzun argitzeko:

  • Erroldatua zauden herriko etxerat joan eta abizenak euskaldundu nahi dituzula erran. Paper-afera guziak herriko etxean bertan eginen dituzu, eta gero handik Iruñerat bideratuko dute.

  • Honako agiri hauek eraman edo eskatu beharko dituzu:

    • NANa + fotokopia

    • Errolda-agiria (herriko etxean bertan emanen dizute)

    • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria (hori ere herriko etxean eskatu edo interneteko helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-erregistro-zibila)

    • Familia-liburua + fotokopia. (Ezkonduta edo seme-alabarik baduzu). Gurasoa bazara, kontuan izan 18 urtetik beheitiko seme-alaben abizenak automatikoki aldatuko direla baina, horretarako, bi gurasoek sinatu beharko duzuela.

  • Herriko etxean emanen dizuten eskaera-orria bete beharko duzu.

Zure abizena euskaraz nola idatzi behar den jakiteko, Euskaltzaindiaren webgunean begiratu.

Behin hori eginda, zer?

Bada, ondotik, epaitegira igorriko da, eta epaitegiak, ofizioz, honako tokietara bidaliko du abizenen aldaketa: Udalerat, Hauteskunde Zentsurat, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusirat… Hala ere, NANan aldaketa agertzeko, hura berritzeko txanda hartu eta gero, “hitzez hitzeko jaiotza agiria” eskatu behar da dagokizun erregistro edo epaitegian. Eskaera egiterakoan, NANa berritzeko dela erran beharko duzu.

Eta eskatzaileak lehengo grafiarekin dituen agiriak berriz egin behar dira? (unibertsitateko titulua, errate baterako)

Sortze, ezkontza eta seme-alaben jaiotza-agirietan, aldaketa epaitegietan bertan bideratzen da, ofizioz, herentzietan arazorik ez izateko. Baina gainerako kasuetan, bakoitzak ikusi behar du. Bertzalde, egia da gomendagarria dela ahal den toki eta agiri gehienetan aldaketa egitea. Horregatik, haurrak ttikiak direlarik egitea komeni da.