Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

26/07/2022

Lan-eskaintza: Solaslagun egitasmorako dinamizatzailea

Malerreka, Baztan eta Bortzirietan Solaslagun egitasmoa dinamizatuko duen langilea behar da.

Euskaltzaleen Topagunea elkarteak martxan paraturiko Solaslagun egitasmoak ahozko euskararen erabilera sustatzea du helburu. Horretarako, euskaraz solastatzeko ohitura duten pertsonak eta euskara hobetzeko mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen dira astean behin, ordubetez. Beti ere, talde ttikietan. Egitasmoa dinamizatuko duen langilea behar da.

Curriculumak mintzalaguna@topagunea.eus helbidera bidali abuztuaren 31 baino lehen. Motibazio gutunak ere eskertuko dituzte.

Eskaintzen da:
– Irailaren 5ean hasteko izanen da.
– Astean 20 orduko dedikazioa.
– Lanorduen banaketa malgua (egitasmoaren eskakizunak kontuan hartuta)
– Topaguneko aholkularitza eta koordinazio lantaldean parte hartzeko aukera.

Honako hau eskatzen da lanposturako:
– Euskara ongi menperatzea (C1 maila izatea edo baliokidea)
– Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea
– Oinarrizko ofimatika programak erabiltzeko gaitasuna izatea eskatzen

Kontuan hartuko da:
– Mintzapraktika egitasmoak ezagutzea
– Eskualdekoa izatea edo eskualdea ezagutzea
– Euskara elkarteen mugimendua ezagutzea
– Sare sozialak erabiltzeko trebetasuna izatea
– Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna izatea