2021-22 ikasturtean euskara ikasi zuten ikasleentzako diru-laguntza eskatzeko epea irekia
Irailaren 1etik urriaren 4ra aurkeztu beharko dute dokumentazioa 2021-22 ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren Malerrekako herritarrek. Matrikula gastuak diruz lagunduko dira eta laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 380 eurokoa izanen da.
Betiere, euskara-ikastaroan egindako asistentzia hartuko da kontuan:
Asistentzia | Diru-laguntza |
%86-100 | Matrikularen %100 |
%70-85 | Matrikularen %75 |
%0-69 | Ez da diru-laguntzarik jasoko |
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
– Eskaera orria.
– Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
– Erroldatze ziurtagiria.
– Euskaltegiko matrikularen ordainagiria.
– Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
– Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei
eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da
eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da
kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Informazio gehiago behar izanez gero, paratu harremanetan Euskara Zerbitzuarekin:
euskarazerbitzua@malerreka.eus – 948 451 746