Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

29/11/2023

Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu da

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu da haur eta gazteentzako milaka produkturekin.

Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskal Herriko udal eta mankomunitatetako 100 Euskara Zerbitzuk baino gehiagok Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez. Aurtengoa 25. edizioa da.

Bai etengabe eguneratzen den web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte, eta jasota dituzten produktuak bi ataletan dituzte sailkatuak: atal bat 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua dago, eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin.

Katalogoa 0-12 urte PDFn
Katalogoa 12-16 urte PDFn