TURISTEI HIZKUNTZA ERREALITATEAREN BERRI EMATEKO ARGITALPENA
Argitalpenak Malerrekako, Baztango eta Bortzirietako hizkuntza errealitatearen berri ematen duen azalpen labur bat dakar euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez.
- Bi formatutan eskuratzen ahal da: paperean eta PDFn, sakelakoetan erraz erabiltzeko moduan.
Aste Santu aitzinetik zabalduko da hiru eskualdeetako turismo bulego eta toki turistiko garrantzitsuenen bitartez, baita euskara zerbitzuen bitartez ere.
Euskara zerbitzuek Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoaren laguntza jaso dute argitalpena turisten artean banatzeko.
Argitalpenak Malerrekako, Baztango eta Bortzirietako hizkuntza errealitatearen berri ematen duen azalpen labur bat dakar euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez. Azalpenean azpimarratzen da eskualde hauetan euskara hizkuntza bizia dela, eta horrez gain, bisitariei ahal duten neurrian euskara erabiltzeko gonbita egiten zaie. Horretarako oinarrizko hiztegi bat erantsi da, gaztelera, frantsesa, katalana eta ingelesera itzulia.
Euskara zerbitzuez gainera, turismo arloko eragileek gisa honetako argitalpenaren beharra ikusi dute. Izan ere, eskualde hauetako promozio turistikoa lantzen denean, bertako paisaia, baliabideak, kultura, ohiturak eta tokiak kontuan hartzen dira, baina ez da berdin jokatzen hizkuntzarekin; eta euskara ere bada Baztanen, Malerrekaren eta Bortzirien marka. Hortaz, gabezia horri aurre egin nahian prestatu dute argitalpen hau.
Aste Santurako hiru eskualdeetako turismo bulego eta toki turistiko garrantzitsuenetan egonen da. Edozein kasutan, turismo arloko edozein eragilek argitalpenaren ale batzuk eskuratu nahiko balitu, nahikoa luke hiru eskualdeetako edozein euskara zerbitzurekin harremanetan jartzearekin. Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak ere banaketarekin lagunduko dute.