GARBIGUNEEI ESKER MALERREKAN URTE BATEZ 95 TONA HONDAKIN BEREZI SELEKTIBOKI KUDEATU DIRA ETA 20 TONA HONDAKIN BERRERABILI DIRA
Gaur egungo gizartearen arazo larrienetariko bat eten-gabeko hondakinen sorrera da. Biztanleria kopuru geroz eta handiagoak, batetik, eta gaur egungo kontsumo ereduak, bestetik, geroz eta hondakin kopuru handiagoa sorrarazten dute, eta hondakin horien kudeaketa lehentasun handiko kezka edo gaia bihurtu da.
Hori dela eta, gizartean zein ekosistemetan eta biodibertsitatean kalteak ekiditeko, tokiko administrazioek bi erronka garrantzitsu dituzte aurrean: prebentzioa/murrizketa bultzatzea eta sortutako hondakinen kudeaketa eta tratamendua optimizatzea.
Etxeko hondakinen artean esanguratsua da tresna elektrtoniko, jostailu, pinturak, eta abarren presentzia, ez hondakin guztietatik suposatzen duten portzentaiarengatik, duten izaera bereziarengatik baizi, eta, bere ezaugarriak direla eta, era desegokian kudeatzeak ingurugiroan kalte handiak sor ditzake.
Hori dela eta, MITERD izeneko dirulaguntzeei esker, Malerrekako Mankomunitateak hondakin horien sorrera murrizteko eta horien kudeaketa hobetzeko baliabide sorta ezarri zuen –etxola formako garbigune txikiak eta Doneztebeko Garbigunea.
Horrela, Malerrekako Mankomunitateak Iturenen eta Donezteben ezarrita dauden eta alokairuan zituen etxolak erosi zituen eta horretaz gain, Donamarian hirugarren etxola bat jarri zuen. Birziklapen etxola horiei esker, urte batez 7 tona hondakin berezi –disolbatzaileak, pinturak, pilak, etxetresna elektretiko, etab.- modu egoki batean kudeatu ahal izan dira.
Bestalde, Nafarroako Gobernuko PIL eta Hondakinen Funtsa eta Europako MITERD dirulaguntzeei esker, Mankomunitateak 600.000 eurotik gorako inbertsioari aurre egin ahal izan zion eta Doneztebeko Garbigunea eraiki zuen. Horrela, 2023ko otsailan martxan jarri zenetik, garbigunera 1.924 herritar gerturatu dira hondakin bereziak bertan uztera –egurra, etxetresnak, joistailuak, obra hondakinak, txatarra, etab.-. Osotara urtebeten 88 tona selektiboki kudeatu dira Garbigune honetan. Eta ez hori bakarrik, garbigune barruan dagoen bigarren eskuko merkatuare esker, 20 tona hondakin berrerabili dira hala nola: altzariak, jostailuak, bizikletak, baxerak, liburuak, etab.