Abeltzaintzak eskualdean duen garrantzia ikusita eta baserritarrek artilea kudeatzeko dituzten zailtasunak agerian, artilea behar bezala kudeatzeko Malerrekako Mankomunitateak azken urteetan erabilitako kudeaketa sistema martxan jarriko du berriz ere. Horretarako zerbitzua erabili nahi duten baserritarrek ekainaren 17a baino lehenago mankomunitatera deitu beharko dute izena emateko, 948 45 17 46 telefonora, 09:00etatik 14:00etara.
Uztailean, eskaera egin duten artzain guztiak kontutan hartuta bilketa antolatu ondotik, Mankomunitateak izena emandako baserritarrei deituko die azken hauek adostutako bilketa puntu batera artilea eraman dezaten. Aurreko urteetan bezala, bilketa puntuak artilea sortzen den tokitik ahalik eta gertuen kokatuko dituzte.
Baserritarrek artilea zaku eta sokarik gabe utzi beharko dute. Zakuetan dagoen edo sokak dituen artilea ez da bilduko. Mankomunitateak bilketa, kudeaketa eta hauen kostua bere gain hartuko ditu.