2023-24 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleendako dirulaguntza deialdia
Irailaren 2tik 30era aurkeztu beharko dute dokumentazioa 2023-24 ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren Malerrekako herritarrek. Matrikula gastuak diruz lagunduko dira, eta laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 460 eurokoa izanen da.
EUSKARA IKASLEENDAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA 2024
Betiere, euskara ikastaroan egindako asistentzia hartuko da kontuan:
Asistentzia |
Diru-laguntza |
%86-100 | Matrikularen %100 |
%70-85 | Matrikularen %75 |
%0-69 | Ez da dirulaguntzarik jasoko |
Eskatzeko baldintzak:
– 16 urte edo gehiago izatea.
– Malerrekako udalerriren batean erroldatua egotea.
– Nafarroako Gobernuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatua izatea
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
– Eskaera orria.
– Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
– Erroldatze ziurtagiria.
– Euskaltegiko matrikularen ordainagiria.
– Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
– Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei
eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da
eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da
kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Informazio gehiago: euskarazerbitzua@malerreka.eus / 948 451 746