Konposta
Malerrekan konpostajea da etxe hondakinen gai organikoaren birziklapen eta tratamendu sistema.
Etxean sortzen dugun zaborraren %30-40 birziklatu daitekeen materia organikoa da eta konpostajearen bidez materia organiko hau sortzen den tokian kudeatu daiteke.
Bi aukera ditugu:
- Etxe konposta
Etxean bertan konposta egitean datza. Konpostagailua etxeko lorategian edo lur eremuan jartzen da. Hori egiteko Mankomunitateak materiala banatzen du. Hurrengo gailuak dira:
– Konpostagailua.
– Aireatzailea.
– Hondakin organikoa sukaldetik konpostagailura eramateko ontzia.
– Esku-orri informatiboa.
- Auzo konposta
Eskualdeko udalerri batzuetan auzo konpostagailuak ezarri dira. Honen helburua konpostagailua jartzeko lekurik ez duten bizilagunei konposta egiteko aukera ematea da, haien artean konpostagailua partekatzen. Kasu honetan mankomunitateak beharrezko materiala ere banatzen du:
– Hondakin organikoa etxebizitzatik konpostagailura eramateko ontzia.
– Esku-orri informatiboa.
Auzo konpost guneak Doneztebe, Sunbilla, Ituren, Zubieta eta Legasan daude kokatuak. Webguneko BILKETAK / AUZO KONPOSTA atalean kokapen zehatzak azaltzen dira.
Materiala Mankomunitatean banatzen da eta doakoa da, behin bakarrik. Hondatu ezkero erabiltzaileak berri bat erosi beharko du. Prozesua gainbegiratzeko laguntza teknikoa ere eskainitzen da, parte hartzaileen etxeetara bisitak eginez. Auzo konpostaren kasuan Mankomunitateak astero segimendua egiten du.
Interesatuta daudena edo konpostaren inguruko informazioa nahi izanez gero 948 451746 telefonora deitu.
Aurrekariak:
2011. urtean Mankomunitateak etxe konposta egiteko proiektu pilotua martxan jarri zuen.
Nafarroako Hiri-hondakinen Partzuergoarekin elkarlanean sortutako proiektua da eta bere helburu nagusia hiri-hondakin solidoen (HHS) bolumena murriztea da.