Malerrekako Kultur Bira 2018

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta Sunbilla, Zubieta, Urrotz eta Beintza-Labaiengo udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur bira hau antolatzen den seigarren urtea izanen da. 2018ko edizio honetan ere programazio erakargarri bat eskaini nahi izan diegu Malerrekako biztanleei. Kultur Bira urriaren 6an hasi eta urriaren 27an bukatuko da.

URRIAK 6
SUNBILLA, ULIBELTZAK ELKARTEA, 21:00
Bertso afari musikatua
Bertsolariak: Andoni Egaña, Alaia Martin eta Jon Martin
Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi
Prezioa: 35 €. Txartelak salgai Udaletxean eta Fonda Ostatuan

URRIAK 12

ZUBIETA. ESTALPEA.20:30
Jon Martinez “Txiki” Barrez blai bakarrizketa
Doan.

URRIAK 20

URROTZ. PLAZA. 12:30
OLIVER MAGOA, BLUE, EVA & LIUBA
Doan.
Puzgarriak ere egonen dira honako ordu hauetan: 11:00-12:30 eta 15:00-19:00

URRIAK 27

BEINTZA-LABAIEN. HERRIKO ETXEA. 17:00
AMELI IPUIN-KONTALARIA
Doan.

Malerrekako Kultur Bira 2018