GARAPENA | AGENDA 21

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak aho batez bere gain hartu duen egitasmo honek garrantzi handiko ekimena da eskualdearen etorkizunerako. Malerrekan EBALUAZIO EKOLOGIKOKO edo EKOAUDITORIA prozesu bat garatzean datza, AGENDA 21 izenarekin ezagutzen dena.

AGENDA 21 toki entitateen berezko prozesua da, garapenen sozioekonomiko egoki batekin orekan egonen den ingurumen bat lortze aldera. AGENDA 21 egitasmoan ondoko faseak bereizten ahal dira:

  1. ESKUALDEAREN AZTERKETA EKOLOGIKO ETA SOZIALA: Horretarako eskura dagoen informazio guztia jasotzen da, eta bai herritarrei eta bai herri bakoitzeko gizarte erakundeei inkestak egiten zaizkie.
  2. INGURUMENAREN DIAGNOSIA: Lortutako datu eta inkestekin, azterketa egiteko ardura duen taldeak arazo nagusien eta garapenerako eta hobekuntzarako aukeren diagnosia egiten du.
  3. GIZARTE PARTE HARTZERAKO FOROA: Aldez aurretik egindako lan guztia Gizarte Parte Hartzerako Foroaren eskuetan jartzen da. Aipatu foroa gizarte erakundeen eta hala nahi duten herritarren ekarpenekin osatzen da. Horrela, foro honek erabakiko du zeintzuk diren erronka nagusiak eta zeintzuk izanen diren etorkizunean garatu beharreko estrategiak eta konponbideak.
  4. PLAN ESTRATEGIKOA: Gizarte Parte Hartzerako Forotik plan estrategiko bat sortuko da, programazio baten bidez eta baliabide ekonomikoen arabera, urtero egin beharreko jarduerak ezarriko dituena.
  5. JARRAIPEN BATZORDEA: Azkenik, bete beharreko estrategia eta konponbideen segimendua egingo duen batzorde bat sortzen da, zeina Malerrekako mankomunitatearen landa garapenerako batzordearen baitan biltzen da.