BERRIAK

2017/9/18

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka paratuko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Malerrekako jubilatu guztiei zuzendutako zerbitzu honen helburu nagusiak honakoak dira:

  • Pertsonak bere ingurunean aktibo mantentzeko ongizate espazio bat eskaintzea....
+info
2017/7/26

Datorren asteazkenean, uztailaren 26ean arratsaldeko 19:00etan, Donamarian "Erasoak identifikatzen" tailerra izango da Udaleko gela balioanitzean.

Malerrekako Prebentzio Batzordetik antolatuta tailer hau Emaginek dinamizatuko du eta bi helburu nagusi  barne hartzen ditu:

  1. Eraso sexista...
+info
2017/06/28

Gaur, ekainaren 28a den honetan, Sexu Askapenaren Nazioarteko eguna ospatzeko Malerrekako Prebentzio Batzordeak hainbat ekitaldi eta sentsibilizaziorako keinu ezberdinak prestatu ditu.

Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten 15 herrietan egun hau ospatzeko asmoz, LGTBI+ banderak kokatuko dira udaletxeko balkoietan.

Horrez gain, Zubietan ekitaldi ezberdinak eramanen dira aurrera...

+info
2017/05/23

Doneztebeko Euskaltegiak EGA ikastaroa eskainiko du udan, abuztuaren 7tik irailaren 1era. Bi aukera egonen dira, aurrez aurreko klaseak edo on-line.

Informazio gehiago: 948 451 555 / malerreka@ikaeuskaltegiak.eus

+info
2017/05/18

85 urtetik goitiko zazpi herritar omenduko ditu Udalak eta Sunbillari pasatuko zaio lekukoa.

Iturendarrei lekukoa hartuta, Urrozen ospatuko da Malerrekako Eguna. Ohiturari eutsiz maiatzeko hondar larunbatean, hilaren 27an izanen da eta egun osoan hainbat ekitaldi izanen da.

Omenaldia
...

+info
2017-05-02

2017ko hasieran Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Euskara Zerbitzuek HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI kanpaina abiatu zuten.

Kanpaina honen bidez hiru euskara zerbitzuek hainbat euskarri eskaini dizkiete merkatari eta ostalariei, esaterako irekita/itxita eta merkealdia karteltxoak eta langileek duten euskara gaitasunaren araberako bi mezurekin egindako pegatinak (Gurekin euskaraz lasai...

+info
2017/04/20

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntza deialdi bat argitaratu du.

o Langabetu, ikasle eta erretiro-pentsiodunek matrikula gastuaren %30 jasoko dute.
o Egoera ekonomikoaren arabera eskatzaileek matrikularen %50 edo %80 kobratu ahalko dute eskatzaileek.
o Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2016ko irailak 22.
o...

+info
2017/04/24

- DBHko titulurik gabe geratu zinen?

- Lan egin nahi duzu eta oinarrizko ikasketak eskatzen dizkizute?

 

LEKAROZKO INSTITUAN DBHko titulua eskuratu dezakezu

 

2017-2018 ikasturtean DBHko titulua eskuratzeko aurrematrikula zabalduko da.

Izen emateak APIRILAREN 24tik MAIATZAREN 5era bitartean...

+info
2017-04-05

• Esku-orriak Aste Santutik aurrera egonen dira hiru eskualdeetako turismo bulego eta toki turistiko garrantzitsuenetan.
Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoaren laguntza jaso dute argitalpena turisten artean banatzeko.

Baztango, Bortzirietako eta...

+info
2017/04/05

1. Egoera...

+info
2017/03/28

ALKOHOLA, MDMA, KETAMINA, TABAKOA, SPEEDA,  KOKAINA, KANNABISA, LSD, MONGIAK, METANFETAMINA, HEROÍNA, PMMA.

Ezagutzen al dituzue aipatu berri diren droga horiek guztiak? Badakizue ze efektu eragiten duen bakoitzak? Badakizue ze neurri har ditzakezuen zuen seme-alabengan arriskuak murrizteko eta prebentzioa lantzeko...

+info
2017/03/25

Bihar emango zaio amaiera Malerrekan martxoak 8aren harira antolatu diren ekitaldiei.

  1. Autodefentsa tailerra. Doneztebeko kiroldegian (9:00-15:00). Helburu nagusia indarkeria matxistaren aurrean eskualdeko emakumeen ahalduntzea sustatzea da. Horretarako, erasoak identifikatzeko tresnak jarriko dira eskuragarri eta hauei aurre egiteko estrategia fisiko nahiz emozinalak landuko...
+info
2017/03/20

• Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da 52 herri eta eskualdetan. Aurtengoa inoizko kopururik altuena da. Ekimenak 11. edizioa du, baina lehenengo aldiz eginen da Malerrekan.
• Antolatzaileak: Euskaltzaleen Topagunea eta Malerrekako Mankomunitatea.

Ekimen honek irakurzaletasuna bultzatu nahi...

+info
2017/03/14

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.
Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dituzte. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute.
Esku-orrietan udaleku bakoitzaren...

+info
2017/03/01

Otsailean abiatu genuen HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI kanpaina eta izan dugun harrera oso ona izan da, 100 saltoki eta ostatuk baino gehiagok eman dute izena kanpainan.

Irudian kontsultatzen ahal duzue zein saltoki edo ostatuk parte hartzen duen kanpainan. Euskaraz aritzen ahal da lasaitasun osoz GUREKIN EUSKARAZ LASAI ASKI duten tokietan, eta poliki...

+info
2017/02/13

Azkeneko ikerketa soziolinguistikoetan argi islatzen da Baztan, Malerreka eta Bortzirietako bezeroek eskertzen dutela zerbitzua euskaraz jasotzea. Gainera, kontuan hartu behar da eskualde honetan euskaraz ongi hitz egiten duten hiztunak %80 inguru direla.

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Euskara Zerbitzuek gure eskualdeko merkataritza bultzatzeko kanpaina bateratua abiatuko dugu...

+info
2017/01/10

2017an Korrikaren 20. edizioa eginen da. AEK-k ibilbidea ofizialki jakinarazi du eta Korrikako hainbat kilometro Malerrekatik pasako dira.
AEK-ko lagunek Korrika-batzorde bat osatu nahi dute Malerrekan. Horretarako bilera bat eginen da URTARRILAREN 17an,...

+info
2016/11/21

Osotara eraberritu den KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 produktu baino gehiagoren erreferentziak biltzen ditu jada

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria...

+info
2016/10/25

Azaroaren 2an, asteazkena, Solaslaguna programaren aurkezpen merendua eginen dugu Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, 19:00etan.

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak (bidelariak), txukun solastatzen direnekin (...

+info
2016/10/19

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiei diru-laguntza bat ematea onartu zuen.

Diru-laguntza jasotzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzue mankomunitatean:

- IFKren fotokopia.
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2016ko fakturaren fotokopia.
-...

+info
2016/10/11

Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean HELDUENDAKO BERTSOLARITZA IKASTAROA abian jarri du. Hasi berriendako ikastaroa izanen da, 10 orduko iraupena izanen du eta eguna, ordua eta tokia izena ematen duten pertsonen artean erabakiko da.

  • Prezioa: 20 euro (10...
+info
2016/09/01

Euskaltegian euskara ikasteaz gain, etxean ikasi zenuen euskara indartu ahal izanen duzu, eta euskaraz seguru eta eroso idazten ikasiko duzu.
Euskaltegian urteetako esperientzia topatuko duzu eta irakasteko metodorik errazena. Gainera, klasera joaten ahal zara edo etxetik ikasten ahal duzu, autoikaskuntza metodo baten bitartez (ordenagailua eta internet bitartez).

Azkenik, aipatu...

+info
2016/07/27

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntza deialdi bat argitaratu du.

o Langabetu, ikasle eta erretiro-pentsiodunek matrikula gastuaren %30 jasoko dute.
o Egoera ekonomikoaren arabera ikasleek matrikularen %50 edo %80 kobratu ahalko dute eskatzaileek.
o Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2016ko irailak...

+info
2016/06/08

Doneztebeko Euskaltegiak EGA prestatzeko udako ikastaroen berri eman digu. Ikastaroa abuztuaren 8an hasiko da eta irailaren 2an bukatu.

  • Izen-ematea: Abuztuaren 4ra arte
  • Tokia: Rosa Seminario, 6. Doneztebe
  • Informazio gehiago: 948 451 555 / malerreka@...
+info
2016/03/16

Zuri edo inguruko norbaiti interesatzen ahal zaiolakoan…Zabaldu mezua.

 

Zure ikasketak akitu gabe utzi zenituen? Oposaketa edo lan arloan gutxieneko ikasketak eskatu dizkizute eta ez dituzu? Bertzelako arrazoiak zirela eta DBH titulurik gabe geratu zinen?

 

Lekarozko institutoan gutxieneko taldea lortuz gero, heldu den ikasturtean (2016-2017)...

+info
2016/03/14

Malerrekako Euskara Zerbitzua, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu dute.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dituzte. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute; guztira 17 proposamen bildu dira. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri...

+info
8/03/2016

1857ko martxoaren 8an, oihalgintzako emakume langile talde batek, haien lan baldintza ziztrinengatik New York-eko kaleetara ateratzeko erabakia hartu zuten.

Data horren ondorioz mugimendu ezberdinak eman ziren. 1908ko martxoaren 5ean, New York greba gatazkatsu baten eszenatoki izan zen berriro ere. Emakume talde batek, soldata berdintasuna, lanaldia 10 ordutara jeistea eta haien seme-...

+info
3/03/2016
+info
2016/01/21

Aurten ere, urtero bezela, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietara bidaltzen den egutegia prestatu dugu. 
Jakina den bezala, ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar egiten diren zozketetan parte hartu ahal izateko. Aurten, joan den urtean bezela, hiru hilabetero eginen dugu zozketa eta guztira eskualdeko dendetan gastatzeko 300...

+info
2015/12/23

Merkatarien karrika 9an, Udaletxe ondoan kokatu da auzo konpost gune hau.

...

+info
2015/12/18

Doneztebe, Ituren, Sunbilla, Legasa, Saldias eta Beintza Labaiengo ikastetxeetako 145 ikaslek parte hartu dute hondakinei buruzko sentsibilizazio-tailerretan; Nafarroako Gobernuak Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresaren bidez bultzatutako tailerrak dira, Mankomunitateak antolatu eta babestutakoak.

Hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa bultzatzea da tailerren helburua....

+info
2015/12/11

Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzea da Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek martxan paratu duten zerbitzu berri honen helburua.

Doneztebekoa Elizagibela auzoan dago kokatua, pasa zaitez zure hondakin bereziak bertan uztera!

 

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek hondakin bilketa zerbitzua hobetzen...

+info
2015/11/24

1981. urtetik emakumeen eskubideen aldeko militanteek azaroaren 25a indarkeriaren aurkako eguna bezala irudikatzen dute. 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako ekintzaile politikoak ziren Mirabal ahizpak hil zituzten. Haien omenez ospatzen da egun hau.

1999. urteko, abenduaren 17an, NBEko Asanblada Orokorrak, azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko eguna...

+info
2015/11/23
2014ko lasterketa. Argazkia: Leire Amoros.

Aurten hirugarrenez antolatuko dugu Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen den herri-lasterketa hau Malerrekan. Antolatzaileek euskaraz bizi nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera.

Lasterketa antolatzen honako elkarte eta erakunde hauek aritu dira:...

+info
2015/11/19

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiei diru-laguntza bat ematea onartu zuen.

Diru-laguntza jasotzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da mankomunitatean:

  • - IFKren fotokopia.
  • - Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2015eko fakturaren fotokopia....
+info
2015/11/02

 

Zalantzan zaude eta ez duzu argi non utzi hondakin mota batzuk? Jakin nahi al duzu nola birziklatzen diren ondoren?Jaitsi BirziklApp eta argitu zure zalantzak.

Reciclapp-Birziklappgailu mugikorretarako aplikazio bat da, Nafarroako hondakinen birziklapenaz dituzun zalantzak argitzeko eta horri buruz gehiago jakin dezazun. Horren bidez...

+info
2015/10/15

Talde txikietan elkartzen dira euskarazko mintzamena hobetu nahi dutenak txukun hitz egiten dutenekin
Dagoeneko martxan da ikasturte honetan ere Solaslaguna egitasmoa, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko doako programa.

Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna...

+info
2015/09/08

Euskaltegian euskara ikasteaz gain, etxean ikasi zenuen euskara indartu ahal izanen duzu, eta euskaraz seguru eta eroso idazten ikasiko duzu.

Euskaltegian urteetako esperientzia topatuko duzu eta irakasteko metodorik errazena. Gainera, klasera joaten ahal zara edo etxetik ikasten ahal duzu, autoikaskuntza metodo baten bitartez (ordenagailua eta internet bitartez).

Azkenik, aipatu...

+info
2015/06/26

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntza deialdi bat argitaratu du.

  • Langabetu, ikasle eta erretiro-pentsiodunek matrikula gastuaren %30 jasoko dute.
  • Egoera ekonomikoaren arabera ikasleek matrikularen %50 edo %80 kobratu ahalko dute eskatzaileek.
  • Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2015eko...
+info
2015/05/19

Maiatzaren 28an, ostegunarekin, dokumentala aurkeztuko dugu Doneztebeko zineman, 20:00etan izanen da.

Malerrekako Mankomunitateak Euskokultur Fundazioarekin elkarlanean, ahozko ondarea biltzeko lana osatu zuen. Maite Lakarrek egin zuen bilketa lana, 2006-2008 epealdian. Guztira 56 herritar grabatu ziren; bideoan grabatuta gelditu dira,...

+info
2015-03-27

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen da; guztira hamasei proposamen bildu dira. Bertzean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri...

+info
2014/12/22

Malerrekako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak eta Sunbillako Udalak elkarlanean antolatu dute haurrendako literatura saio bat Yolanda Arrietarekin.

Idazleak lan batzuk irakurriko dizkie haurrei eta haien galderei erantzungo die; horretaz gain, asmakizunak jarriko dizkie, palindromoak erakutsi, poemak irakurri...

+info
2014/11/27

Aurten bigarren aldiz antolatuko dugu Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen den herri-lasterketa hau Malerrekan. Antolatzaileek euskaraz bizi nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera, baita ekimen hau babestu nahi dutenei ere.

Lasterketa antolatzen honako elkarte eta erakunde hauek aritu dira:...

+info
2014/11/10

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Malerrekako zenbait guraso elkartek eta Euskaltzaleen Topaguneak bi hitzaldi-tailer antolatu dituzte euskararen orainari eta etorkizunari buruzko ezagutza, esperientziak eta gogoetak konpartitzeko eta euskararen erabilera sozialari buruz hausnartzeko.

Lehen hitzaldi-tailerra, COMPARTIMOS? POR QUÉ NO?,...

+info
2014/10/08

Hizkuntza gaitasunak areagotu eta inguruko euskal hiztunak ugaritzea posible da; eta horretarako, euskaraz hobeto eta gehiago aritzeko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenek jakin badakite ez dela magiarik behar, TRUKOA NORBERARENGAN DAGOELAKO! Astean ordubetez arituta, hizkuntza gaitasunak hobetzen dituzte...

+info
2014/10/03

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Sunbillako, Elgorriagako, Beintza-Labaiengo eta Urrozko Udalek Malerrekako Kultur Ibilbidea antolatu dute. Kultur ibilbide hau antolatzen den bigarren urtea izanen da. Ibilbideak iaz izan zuen arrakasta ikusita, 2014an berriz ere egitarau erakargarri bat antolatu dute. Kultur Ibilbide hau 2014ko urrian eginen da.

Honela, kultur jarduera hauek osatuko dute...

+info
2014/09/15

Euskaltegian euskara ikasteaz gain, etxean ikasi zenuen euskara indartu ahal izanen duzu, eta euskaraz seguru eta eroso idazten ikasiko duzu.

Euskaltegian urteetako esperientzia topatuko duzu eta irakasteko metodorik errazena. Gainera, klasera joaten ahal zara edo etxetik ikasten ahal duzu, autoikaskuntza metodo baten bitartez (ordenagailua eta internet bitartez).

Azkenik, aipatu...

+info
2014/06/19

Malerrekako IKAk udako EGA ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.

  • Data: Abuztuak 4-abuztuak 29
  • Ordutegia: eskaeren araberakoa
  • Ordu kopurua: Eskaeren araberakoa.
  • On-line egiteko aukera ere badago.
  • Izen-ematea: Abuztuak 1 baino lehenago.
  • ...
+info
2014/06/09

Hauek dira Malerrekako Eguneko zozketan saritutako zenbakiak: 02979 (Milagros Erregerena), 00461 (Juan Telletxea) eta 00832 (Maider Serrano).

+info
2014/05/28

Maiatzaren 27ko Osoko Bilkuran azpiko diru-laguntza deialdiak onartzea erabaki zuen Mankomunitateak.

+info
2014/04/01

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu ditugu. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute; guztira hemezortzi proposamen bildu dira. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute;...

+info
2014-03-26

Apirilaren 5ean, larunbata, Malerreka Kantuz eginen dugu Oitzen. Saioa 12:00etan hasiko da herriko plazan.

+info
2014-03-26

Apirilaren 3an Literatur Solasaldia Garbiñe Ubedarekin

Apirilaren 3an Literatur Solasaldia antolatu dugu. Garbiñe Ubedaren Hobe isilik liburuaz arituko gara eta solasaldian autorearen presentzia izanen dugu liburuaren inguruko azalpenak emateko.

Saioa ZUBIETAKO ESTALPEAN izanen da eta 19:00etan...

+info
2014/02/24

Martxoaren 1ean Malerreka Kantuz ekimenaren beste saio bat egine dugu Zubietan. Saioa, 12etan hasiko da herriko plazan.

Anima zaitez parte hartzera.

Antolatzailea: Malerrekako Euskara Batzordea.

+info
2013/12/24

Urtarrilaren 4an, larunbata, Malerreka Kantuz eginen dugu Donamariako karriketan barna.Beti bezala saioa 12:00etan hasiko da herriko plazan.

Anima zaitezte parte hartzera!

+info
2013/12/05

Abenduaren 7an Malerreka Kantuz eginen dugu Sunbillako karriketan barna. Saioa 12:00etan hasiko da plazan.

+info
2013/11/29

DANI MAIZ: Ilustrazio saioa argiarekin, denbora errealean

EGUNA: ABENDUAK 6

ORDUA:

  • 16:30ean: 3-5 urte bitartekoak
  • 18:00etan 6-10 urte bitartekoak.

TOKIA: LEGASAKO ESKOLAN

DOHAINIK

Helburuak:

    ...
+info
2013/11/26

Azken egunotan Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu dugu Malerrekako ikastetxe guztietan.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 100 bat udal eta manko­mu­nitatetako Euskara Zerbitzuk,...

+info
2013/11/13

Malerrekako Euskara Zerbitzuak gazteendako saio parte-hartzaile bat antolatu du AZAROAREN 23an Donezteben, Malerrekako Mankomunitatean.

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Euskara Malerrekan: Gazteok zer egin dezakegu? saio parte-hartzailea antolatu du azaroaren 23an, larunbatarekin. Bertan gazteek...

+info
2013/11/04

Solaslagunaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen merendua eginen dugu heldu den ostiralean, azaroak 8, arratsaldeko 19:30etik aitzinera, Donezteben, Mankomunitatean.

Dagoeneko martxan da Solaslaguna. Parte hartu nahi baduzu edo besterik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta...

+info
2013/10/14

Laster batean Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berri bati hasiera emanen diogu. Gogoz eta indarrez ekinen diogu, gure herrian euskaraz egiteko taldeak eta aukerak hedatzeko. Aurten inoiz baino parte hartzaile eta talde gehiago lortu nahi ditugu. Gainera, ikasturtean zehar, euskaldun orori eskainitako hainbat jarduera, irteera eta ikastarotan  parte hartzeko aukera...

+info
2013/10/04

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Ezkurrako, Oizko, Doneztebeko eta Iturengo Udalak Malerrekako Kultur Ibilbidea antolatu dute. Kultur Ibilbide hau 2013ko urrian eginen da.

Honela, kultur jarduera hauek osatuko dute ibilbidea:

  • URRIAK 12, larunbata: INES BENGOA ipuin-kontalaria: KARABI KARABA:  Ezkurrako Udaletxean 17:00etan.
  • URRIAK 19,...
+info
2013/10/02

Urriaren 5ean, larunbata, Malerreka Kantuz eginen dugu Donezteben. Saioa 12:00etan hasiko da Doneztebeko eliza atarian. Saio hau udazkenean eginen den lehenbiziko saioa izanen da. Ez galdu aukera giro polit honetan sartzeko eta disfrutatzeko!

+info
2013/09/30

110 lagun baino gehiagok parte hartu zuten lasterketan, eta horiez gain beste hainbat lagun izan ziren animatzen eta lasterketa antolatzen.

Lasterketa antolatzen honako elkarteak eta erakundeak aritu dira: Erreka KE, Malerrekako IKA euskaltegia, Kontseilua, Erreka eta Mendaur Guraso Elkarteak, Malerrekako ikastetxeak, Doneztebeko Udala, Malerrekako Euskara Batzordea eta Malerrekako...

+info
2013/09/23

Aurten bigarren aldiz antolatuko dira Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen diren herri-lasterketa hauek. Euskaraz bizi nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera.

Euskal Herrian hainbat lasterketa eginen dira, Malerrekakoa irailaren 29an, igandea, eginen da, Donezteben. Lasterketa Udaletxeko atarian...

+info
2013/09/12

Malerrekako Euskara Zerbitzuak eta inguruko beste zenbait Euskara Zerbitzuk helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko kanpaina abiatu dute, eta, horretarako, hainbat bideo ekoiztu dituzte, fikziozko egoerak eta lekukotza errealak uztartzen dituztenak. Jarraian paratu ditugu ikusgai. Bideoei ahalik eta zabalkunderik handiena eman nahi diegu...

+info
2013/06/10

Ekainaren 13an Malerrekako Literatur Solasaldien 2. edizioa eginen dugu. Solasaldietan Mikel Taberna idazle beratarra izanen dugu, ALKASOROKO BENTA liburuaren egilea. Solasaldia Sunbillako Herriko Etxeko sabaian eginen dugu, arratsaldeko 8etan.

+info
2013/05/29

Hurrengo larunbatean, ekainaren 1ean, Malerreka Kantuz ekimenaren beste saio bat antolatu du Malerrekako Euskara Batzordeak. Saioa 12:00etan hasiko da Saldiasko plazan.

Malerreka Kantuz ekimena hilabeteko lehenbiziko larunbatean egiten da.

 

+info
2013/05/17

Malerrekako Mankomunitatearen Asanblada Orokorrak onartu zituen diru-laguntza hauek, Euskara Batzordearen proposamena ontzat hartuz.

Hauek dira deialdiak:

  • Errotuluak euskaraz paratzeko diru-laguntza.
  • Langabezian edo ikasten dauden euskara ikasleendako diru-laguntza
  • Malerrekako Udaletako eta Mankomunitateko langileek euskara ikasteko
+info
2013/05/13

Bertso Eskoletan dabiltzan 14 urte arteko Nafarroa osoko gaztetxoek larunbatean ospatu zuten Nafarroako Bertso Eskolen Eguna. Doneztebeko zinema aretoak 80 gazte bildu zituen, besteak beste, Lesaka, Arantza, Igantzi, Doneztebe, Sunbilla, Baztan, Leitza, Altsasu, Iruñea, Barañain, Berriozar, Antsoain eta Atarrabiatik etorritakoak. Bertsoaren inguruan elkar ezagutzeko eta...

+info
2013/05/06

Malerrekako Euskara Batzordeak antolatuta, ekainaren 13an Literatur Solasaldien bigarren edizioa eginen da Sunbillako Herriko Etxeko Sabaian. Oraingoan Mikel Tabernaren Alkasoroko benta liburuaz arituko gara. Saioan Mikel Tabernaren presentzia izanen dugu.

Liburua...

+info
2013/04/29
Martxoaren 2an Ezkurran egindako saioaren argazkia. Argazkia: F. Etxeberria

Larunbatean Malerreka Kantuz eginen dugu Labaiengo karriketan zehar. Eguerdiko 12etan hasiko gara plazan. Beti bezala giro paregabea egonen da. Musikariez lagunduta, herriko karrikak alaituko ditugu.

+info
2013/03/25

Martxoaren 21ean egin zen Malerrekako Euskara Batzordeak antolatzen dituen Literatur Solasaldien lehenbiziko saioa. Lehen saio honetan, Ernesto Praten Hiru ilargi laurden liburuaz aritu ginen eta oso giro ona egon zen. Iturengo Udaletxeko sabaian ia 20 lagun elkartu ginen.

+info
2013/03/19

Ostegunean, martxoak 21, Malerrekako lehenengo Literatur Solasaldia eginen dugu Iturengo Udaletxeko sabaian. Lehenbiziko saio honetarako aukeratu dugun liburua Ernesto Praten Hiru ilargi laurden da. Saioa 19:30ean hasiko da. Solsaldiaren bitartean merendua egonen da, bakoitzak zerbait eramanda.

 

+info
2013/03/18

BERTSOA BAINO ZERBAIT GEHIAGO

Malerrekako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste zenbait zerbitzurekin batera Bertso Udalekuak antolatu ditu.

Udaleku hauetara D ereduan ikasten duten Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako haurrek eman dezakete izena. Izena emateko Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten...

+info
2013/03/11

Larunbatean, martxoak 16, KORRIKA BESTA Donezteben.
Egun osoko egitaraua prestatu du Malerreka eta Bertizaranako Korrika Batzordeak.
Eta igandean, martxoak 17, Korrika helduko da, ibilbidearen inguruko informazioa hemen:
http://www....

+info
2013/03/05

Martxoaren 2an Malerreka Kantuz ekimenaren saioa egin genuen Ezkurran. Giroa paregabea izan zen, azpiko argazkietan konprobatu dezakezue. Argazkiak Fernando Etxeberriarenak dira.

Hurrengo saioa: Apirilak 6 Beintzan.

 

+info
2013/02/21

Malerrekako Mankomunitatearen Euskara Batzordeak LITERATUR SOLASALDIAK jarri ditu abian. Literatur Solasaldi hauetan liburuaren egilea egonen da, liburuari buruz hitz egiteko eta irakurleen galderak erantzuteko. Urtean hiru saio egitea aurreikusten dugu.

Lehenbiziko saiorako Ernesto Praten HIRU ILARGI LAURDEN liburua aukeratu dugu. Saioa martxoaren 21ean izanen da. Saioa non eginen den...

+info
2013/02/04

Larunbatean Malerreka Kantuz egin zen Oitzen. Eguraldiak eraginda, saioa Oizko elizako aterpean egin zen. Beste behin ere giroa paregabea izan zen.

+info
2013/01/30
Abenduan Eratsunen egindako saioaren argazkia

Malerrekako Mankomunitatearen Euskara Batzordeak martxan paratu zuen Malerreka Kantuz ekimena 2012an.

Ordutik, hainbat saio egin dira eskualdeko herrietan eta herritarrek oso harrera ona egin diote ekimenari, sortzen den giroa aparta baita. Malerreka Kantuz ekimenean betiko euskal kantuak kantatzen dira musikariez lagunduta.

Saioak hilabeteko lehenengo larunbatean egiten dira, 12...

+info
2012/05/28

Iturria: Ttipi-Ttapa

Eratsunek hartu zuen festaren lekukoa eta 2013ko Malerrekako Eguna antolatzeaz arduratuko da.

Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta. Guztira 5.700 biztanle baino gehiago dituzten hamahiru udalerri hauek osatzen dute Malerrekako Zerbitzu...

+info