Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

BirziklApp

GAILU MUGIKORRETARAKO APLIKAZIOA HONDAKINEN BIRZIKLAPENARI BURUZ.

Zalantzan zaude eta ez duzu argi non utzi hondakin mota batzuk? Jakin nahi al duzu nola birziklatzen diren ondoren? Jaitsi BirziklApp eta argitu zure zalantzak.

Reciclapp-Birziklapp gailu mugikorretarako aplikazio bat da, Nafarroako hondakinen birziklapenaz dituzun zalantzak argitzeko eta horri buruz gehiago jakin dezazun. Horren bidez jakinen duzu zer edukiontzitan sartu behar den hondakin bakoitza, non dauden kokatuta garbiguneak, non edukiontzi berezi batzuk (arropa, olioa, pilak, etab.), non auzoko konpostajerako eremuak, bai eta tamaina handiko hondakinak biltzeari buruzko informazioa ere. Horrez gain, zure mankomunitatearen ikus-entzunezkoen eta argibidearen bitartez, gauza gehiago ere jakinen duzu, hau da, Nafarroako hondakinak nora eta zertara bideratzen diren.
Tresna hau egin da Nafarroako Gobernuak Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuekin,  Ecoembes nahiz Ecovidrio enpresekin, eta tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (TEEH) kudeatzeko sistema integratuen erakunde kudeatzaileekin  eginak dituen hitzarmenen baitan: AmbilampEcoasimelecEcofimáticaEcolecEcolumECORAEEEcoticEuropako Birziklapen Plataforma-ERP eta Tragamóvil. Hitzarmenak Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresaren bidez garatu dira, eta Nafarroako hondakin mankomunitateak ere lankidetzan ari dira.

Nola erabili BirziklApp?

Oso erraza da aplikazioa erabiltzea:
  • Jaitsi doan edozein aplikazio-dendatatik.
  • Aukeratu zure herria.
  • Aukeratu zure gogoko hizkuntza.
  • Erabil ezazu.
  • Herriz edo hizkuntzaz aldatu nahi baduzu, jo “Ezarpenetara”