GARAPENA

Malerreko mankomunitateak eskualdeko garapenarekin zerikusia duen gai oro lantzeko batzorde bat sortu du. Honen xedea eskualdeko ekonomia-ehuna suspertzea ahalbidetzen duten proiektuak bultzatu eta hauen jarraipena egitea da. Mankomunitatea osatzen duten herrietan kalitatezko turismo arduratsua bultzatu, herri hauetara industria kualifikatua erakarri  eta, azken finean, garapen iraunkorrari laguntzea da helburua.