JARDUERAK
FAMILIA
Familia esparrua funtsezkoa da Euskara Zerbitzuaren jardunean. Familiaz hitz egiten dugunean, normalean transmisioaz hitz egiten dugu, euskara belaunaldiz belaunaldi geroratzea. Dena dela, euskara transmititzen den hizkuntza izateaz gain, familia hizkuntza ere izatea lortu nahi dugu.
Alor honetan ematen diren egitasmo gehienak Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen elkarlanetik (NUETS) bideratzen ditugu. Hauek dira abian ditugun egitasmorik garrantzitsuenak:
DUZUN ONENA: Haur jaioberrien familiendako materiala.
HIZKUNTZAK, FAMILIA ETA ESKOLA: BAKOITZARI BEREA Umeak eskolatu berri dituzten haurren familiendako.
SOLASLAGUNA
Malerreka, Bortziriak eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun hitz egiten dutenekin elkartzen dira talde txikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta gutxienez ordu betez.
Malerreka bezalako eskualde euskaldunetan programa honek garrantzi handia du euskalduntzen ari diren pertsonak herrian, saltokietan eta bestelako esparruetan euskaraz komunikatzen has daitezen.
Telefonoa: 610 920 673 - E-posta: solaslaguna@topagunea.eus
Web orria: http://solaslaguna.blogspot.com/
BERTSOLARITZA MALERREKAN
Malerrekan bertsolaritza hiru adin tartetan bultzatzen da, haurrekin, gaztetxoekin eta heduekin. Bertso eskolak Nafarroako Bertsozaleen Elkartearekin elkarlanean lantzen dira.