KONPOSTATZEA ETA KONPOSTA

Konpostajeak lurbeltza sortzeko prozesu naturala imitatzea du helburu, konpost izeneko ongarria lortuz.
Konposta mikroorganismo deskonposatzaileek (bakteriak, onddoak...) eta organismo txikiek (zizareak eta kakalardoak, adibidez) sortutako materia organikoaren deskonposizio aerobioaren (oxigenoaren presentzia) produktua da.
Konpostaren onurak ugariak eta anitzak dira: osagai ongarridunak eta elikagarriak atxikitzen laguntzen du, lurzoruaren egitura fisikoa hobetzen du eta bere erosioa murrizten du.