JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

Hondakinak sortu ahala multzora gehitzen joan, kontuan hartuta hondakin hezeen kopuruak hondakin lehorren kopuruaren bikoitza izan behar duela.

Hondakinak multzora gehitu ondotik, ongi nahastu behar da lehendik zegoenarekin ongi bateratzeko. Lehenengo aldian gutxienez.
50 cm arte bete konpost- ontzia, hondakin lehorrak eta hezeak kopuru berdinean sartuz. Oinaldean egur-hondakinak jarri, multzoaren aireztapena errazteko.
Konposta egiten 6 hilabete inguru igaro ondotik edota konpostontzia beterik dagoenean, jada atera ahal izanen da konpost- ontziaren oinaldean dagoen konposta.

Konposta erabili baino lehen galbahetik pasatzea komeni da, oraindik konpostatu gabe dauden hondakin zati handiak bereizteko. Bereiztutako hondakin zatiak konpost multzora itzuliko dira.