KONPOSTA NOLA ERABILI

 

Konpost berria (Freskoa)

Konpost ondua (humus)

Deskonposizio
denbora

2-3 hilabete

4-6 hilabete

Konpostaren
erabilera

Konpost berria, lurraren
gainean 5 cmko estalki bat
eginez hedatu, aski ona
da lur-mamia tenperatura
aldaketetatik eta lehortasunatik
babesteko.
Teknika honi estalketa
deitzen zaio eta konpostak,
lurrarekin bat egitean, haren
kalitatea hobetu egiten du,
ura aurreztu eta belar txarrak
haztea galerazten dituen heinean.

Konpost ondua, lurraren gainetik
estalki modura hedatzen ahal
bada ere, ona da nagusiki
ongarri modura erabiltzeko
loreontzi, soropil, landare hesi
eta baratzetan erabiltzeko,
berez, lurrarentzat beharrezkoak
diren mineraletan aberatsa baita
(nitrogenoa, kaltzioa, eta
abar…).
Era berean, lurraren egitura hobetzeko
lagungarri da eta ura
bildu eta edukitzeko kapazitatea
ere hobetzen du.
Erabili beharreko proportzioa
baratze eta landare-hesietan
metro kuadroko 2-3 kilokoa da
(5 litro), 10-15 cmsartuz lur
azpian.
Fruta-arbolen kasuan, enborraren
inguruko diametroan, konpost
ondua zabaldu gutxienez 3
cm-ko geruza bat sortuz eta lurrazalarekin
nahasik.