KONPOST-ONTZIAREN KOKAPENA

Konpost-ontzia lurrarekin kontaktuan egon behar da, zizare eta xomorroak hazteko eta beharrezkoa den hezetasuna lortzeko. Konpostatze gunean komeni da lekua uztea egin behar diren lanetarako (hondakinak pilatu, irauli eta harrotu). Leku hotzetan, konpost- ontzia eguzkiari begira egotea da egokiena, epeltasunak mikroorganismoen lana errazteko.

Gure zonaldeko klima kontuan izanik haizetik babestuta egon behar da, hezetasuna gordetzeko eta hozketa galarazteko. Hosto erorkorreko zuhaitz baten azpian jartzea izanen litzateke egokiena (udan itzalpean egon dadin eta neguan eguzki azpian).

Konpost- ontziaren tapa itxia edukitzea komeni da euria egiten duenean sobera ez bustitzeko eta tenperaturarik ez galtzeko.