URA

Uraren goi-hornidura zerbitzua

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Sunbilla eta Zubietako uraren goi-hornidura kudeatzen du. Uraren kudeaketa hori mankomunitatearen langile eta baliabide propioak erabiliz edota mankomunitatearen mandatuz lan hauek egingo dituen kanpoko enpresak, taldeak edo elkarteak kontratatuz egiten ahal da.

Uraren zikloko hasierako faseen kudeatzaile gisa, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak aurrera eramaten dituen prozesuak ondokoak dira:

  • Hornidurarako uraren kaptazioa
  • Ura edangarria bihurtzeko tratamendua
  • Goi hornidura

Horretarako mankomunitateak Aurtizen duen “Mendaur” izeneko ura edangarri bihurtzeko instalazioak baliatzen ditu.

Mankomunitateak garatzen dituen oinarrizko zeregin guzti horiei gehitu behar zaizkie uraren zerbitzuaren kudeaketa egoki baterako beharrezkoak diren gainontzeko jarduera guztiak.