MAIATZAREN 26AN MALERREKAKO EGUNA OSPATU ZEN ZUBIETAN

Iturria: Ttipi-Ttapa

Eratsunek hartu zuen festaren lekukoa eta 2013ko Malerrekako Eguna antolatzeaz arduratuko da.

Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta. Guztira 5.700 biztanle baino gehiago dituzten hamahiru udalerri hauek osatzen dute Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea eta aurten lehen aldiz, Malerrekako Eguna ospatu dute Zubietan maiatzaren 26an.

Larunbat goizean harrera ekitaldia egin zen eta Zubietako Udalak eta Malerrekako 13 herrietako ordezkariek Malerrekako Egunari hasiera eman zioten. 32 urtez Saldiasko alkate izan den Pedro Urrutia eta Patxiku Mitxelena Zubietako alkateari zapi bana Buruhandiak ere ibili ziren herrian barna eta eguerdian, Sunbilla, Ituren eta Doneztebeko dantzariek saioa eskaini zuten plazan. Bertsolarien saioaren ondotik, 50 bat lagun bildu ziren paella jatera.

Bazkalondoan, umeentzako tailerrak eta jokoak izan ziren eta Malerrekako mus txapelketaren finala jokatu zen, herriz herriko txapeldunen artean. Azkenean, Doneztebeko Juan Telletxea eta German Gallegok irabazi zuten txapela.

Segidan, labaindarren arteko aizkora apustua jokatu zen. Umeentzako txokolatadaren ondotik, Zubietako joaldunak errota ingurura atera ziren, Ituren eta Aurtiztik heldu zirenei harrera egitera. Behin joaldunek Zubietako karriketan barna ibilaldia egin ondotik, Malerrekako Egunaren lekukoa pasatzeko ekitaldia egin zen. Eratsunek hartuko du heldu den urtean festa honen lekukoa. Akitzeko, afaria eta gauerditik aitzinera Aierrik taldearekin musika izan zen plazan.

Egindako zozketei dagokienez, Malerrekako produktuekin osatutako saskiak 93 eta 769 zenbakientzat izan ziren eta Legasako Arotxa jatetxean bi lagunendako afaria 313 zenbakiaren jabearentzat izanen da.