Malerreka Kantuz Otsailaren 2an Oitzen

Malerrekako Mankomunitatearen Euskara Batzordeak martxan paratu zuen Malerreka Kantuz ekimena 2012an.

Ordutik, hainbat saio egin dira eskualdeko herrietan eta herritarrek oso harrera ona egin diote ekimenari, sortzen den giroa aparta baita. Malerreka Kantuz ekimenean betiko euskal kantuak kantatzen dira musikariez lagunduta.

Saioak hilabeteko lehenengo larunbatean egiten dira, 12:00etan. Eta Oizko saioa herriko plazan hasiko da.

 

Abenduan Eratsunen egindako saioaren argazkia