Literatur Solasaldiak Malerrekan

Malerrekako Mankomunitatearen Euskara Batzordeak LITERATUR SOLASALDIAK jarri ditu abian. Literatur Solasaldi hauetan liburuaren egilea egonen da, liburuari buruz hitz egiteko eta irakurleen galderak erantzuteko. Urtean hiru saio egitea aurreikusten dugu.

Lehenbiziko saiorako Ernesto Praten HIRU ILARGI LAURDEN liburua aukeratu dugu. Saioa martxoaren 21ean izanen da. Saioa non eginen den zehaztu gabe dugu oraindi.

Liburuak Malerrekako Mankomunitatean lor daitezke 10 euroren truke Malerrekako Mankomunitatean, Euskara Zerbitzuan (Zazpigurutze, 2, beheiti. Doneztebe).

Literatur Solasaldiak Malerrekan