UDALEKUAK 2013: IZEN-EMATEAK MARTXOAK 18, 19 ETA 20

BERTSOA BAINO ZERBAIT GEHIAGO

Malerrekako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste zenbait zerbitzurekin batera Bertso Udalekuak antolatu ditu.

Udaleku hauetara D ereduan ikasten duten Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako haurrek eman dezakete izena. Izena emateko Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldatua egon behar da. Udalekuak Orion eginen dira uztailaren 15etik 21era.

Bertso Udalekuak irakurtzean pentsatuko duzue denbora guztian bertsotan aritu beharko dela, baina ez da horrela, udaleku hauetan parte hartzeko ez da behar bertsotan jakitea. Bertsoa ardatz izanen da, baina, bertsoaz gain, hainbat jarduera eginen dira: Jolasak, bertso tailerrak, mendi irteerak, hondartza, bertso afaria, udalekuetako diskoaren grabazioa eta mila abentura.

Plazak mugatuak dira eta plaza kopurua baino izen-emate gehiago egonez gero, zozketa bidez erabakiko da. Izena banaka edo taldeka ere ematen ahal da, taldeak, gehienez ere 4koak izanen dira.

Izena Mankomunitatean edo 948 451 746 telefono zenbakira deituta eman daiteke .

UDALEKUAK 2013: IZEN-EMATEAK MARTXOAK 18, 19 ETA 20