Malerrekako Solasaldien 2. edizioa ekainaren 13an izanen da Sunbillan

Malerrekako Euskara Batzordeak antolatuta, ekainaren 13an Literatur Solasaldien bigarren edizioa eginen da Sunbillako Herriko Etxeko Sabaian. Oraingoan Mikel Tabernaren Alkasoroko benta liburuaz arituko gara. Saioan Mikel Tabernaren presentzia izanen dugu.

Liburua dendetan baino merkexeago lortzeko aukera dugu Euskara Zerbitzutik, beraz, liburua gure bitartez lortu nahi duenak Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin jarri beharko du harremanetan MAIATZAREN 9a baino lehen.

 

Informazio gehiago:

Malerrekako Mankomunitatea –Euskara Zerbitzua-

Zazpigurutze, 2, beheiti. Doneztebe.

948 451 746 / euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

Malerrekako Solasaldien 2. edizioa ekainaren 13an izanen da Sunbillan