IZENA EMAN EUSKALTEGIAN!

Malerrekako Euskara Zerbitzuak eta inguruko beste zenbait Euskara Zerbitzuk helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko kanpaina abiatu dute, eta, horretarako, hainbat bideo ekoiztu dituzte, fikziozko egoerak eta lekukotza errealak uztartzen dituztenak. Jarraian paratu ditugu ikusgai. Bideoei ahalik eta zabalkunderik handiena eman nahi diegu, euskaltegietan matrikulatzeko deiak behar duen oihartzuna izan dezan. Lagundu bideoak zure inguruan zabaltzen! Izena emateko epea irailaren 30a arte egonen da zabalik. 

Informazio gehiago: 948 451 555

Bideoak:

Gurasoak eskola aurrean

Ipuina irakurtzen

Udal bulegoan

Elkartean

IZENA EMAN EUSKALTEGIAN!