SOLASLAGUNA: AURKEZPEN MERENDUA DONEZTEBEN

Solaslagunaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen merendua eginen dugu heldu den ostiralean, azaroak 8, arratsaldeko 19:30etik aitzinera, Donezteben, Mankomunitatean.

Dagoeneko martxan da Solaslaguna. Parte hartu nahi baduzu edo besterik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den merendura gonbidatu nahi zaitugu.

Helburua euskararen erabilerari bultzada ematea da. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz txukun solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Parte hartzea debaldekoa da. Egitasmo hau aitzinera ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaraz txukun hitz egiten dutenak eta euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenak ere.

SOLASLAGUNA: AURKEZPEN MERENDUA DONEZTEBEN