EUSKARA MALERREKAN: GAZTEOK ZER EGIN DEZAKEGU? TAILERRA

Malerrekako Euskara Zerbitzuak gazteendako saio parte-hartzaile bat antolatu du AZAROAREN 23an Donezteben, Malerrekako Mankomunitatean.

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Euskara Malerrekan: Gazteok zer egin dezakegu? saio parte-hartzailea antolatu du azaroaren 23an, larunbatarekin. Bertan gazteek euskararen erabilera handitzeko zer egin dezaketen aztertuko dute.

Saioan gazteek euskararen erabileraren inguruan dituzten beharrak identifikatu eta hauei erantzuna emateko ekintzak erabakiko dituzte. Horretarako, oinarrizko formazio soziolinguistikoa eta egoeraren diagnostiko partekatu bat eginen dute parte-hartzaileek.

Saio parte-hartzailea Euskaltzaleen Topaguneko Mikel Ozaitak gidatuko du.

Saioaren egitaraua:

  • 10:00: Aurkezpena
  • 10:25: Gazteek dituzten kezkak azaltzea.
  • 10:50: Saio soziolinguistikoa (Euskararen egoera Malerrekan eta Euskal Herrian; zer da hizkuntza aniztasuna; zer da hizkuntza komunitatea; zer da hizkuntza ekologia…)
  • 11:50: Atsedena
  • 12:10: Beharrak identifikatu eta lehentasunak paratu (parte-hartzaile guztien artean eginen da).
  • 12:50: Gazteok landu ditzakegun ekintzak landu eta zehaztu
  • 13:30: Eta aurrera begira zer? Nola gauzatuko ditugu ekintza hauek?

Izen ematea:

  • Saioan 15 eta 30 urte bitartekoek eman dezakete izena.
  • Saioa DOANEKOA da.
  • Izena Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez egin behar da, edozein komunikazio euskarri erabilita:

Animatu eta parte hartu!!

 

EUSKARA MALERREKAN: GAZTEOK ZER EGIN DEZAKEGU? TAILERRA