EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Azken egunotan Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu dugu Malerrekako ikastetxe guztietan.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 100 bat udal eta manko­mu­nitatetako Euskara Zerbitzuk, tarten Malerrekako Euskara Zerbitzuak.

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre­ferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egoki­tasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jos­tai­lu eta jokoak, DVD eta informatika pro­duktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitza­ren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.

Horretaz gain, www.katalogoa.org webgu­nean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA