ILUSTRAZIO TAILERRA ABENDUAREN 6AN LEGASAN

DANI MAIZ: Ilustrazio saioa argiarekin, denbora errealean

EGUNA: ABENDUAK 6

ORDUA:

  • 16:30ean: 3-5 urte bitartekoak
  • 18:00etan 6-10 urte bitartekoak.

TOKIA: LEGASAKO ESKOLAN

DOHAINIK

Helburuak:

  • Sormen grafikoaren prozesua erakutsi, narrazioaren sortze prozesuarekin batera, eta denbora errealean.
  • Sormen espontaneoaren bitartez lortzen den ikus-komunikazio azkar eta efizientearen balorea erakutsi.
  • Album ilustratuaren garapen prozesuaren sortze esperientzia lehenengo pertsonan bizitzea.

Azalpena:

Arbela digitalaren bitartez, proiekzio azaleraren gainean zuzenean egiten da. Honela, narrazioa aurrera doan heinean, ilustrazioak berez sortzen doaz, denbora errealean, ikus-entzunezko ikuskizun bat sortuz. Ikusleek zuzenean parte har dezakete saioan zehar, denak arbeletik pasaz eta denen artean album ilustratu digital bat sortuz.

Izena ematea ezinbestekoa da. Izena emateko posta elektroniko honetara idatzi behar da: euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

Plaza mugatuak.

IZENA EMATEKO AZKENEKO EGUNA: ASTEAZKENA ABENDUAK 4

Tailerrean parte hartzeko tokia ostegunean, abenduaren 5ean konfirmatuko da.

 

 

ILUSTRAZIO TAILERRA ABENDUAREN 6AN LEGASAN