Apirilaren 3an Literatur Solasaldia Garbiñe Ubedarekin

Apirilaren 3an Literatur Solasaldia Garbiñe Ubedarekin

Apirilaren 3an Literatur Solasaldia antolatu dugu. Garbiñe Ubedaren Hobe isilik liburuaz arituko gara eta solasaldian autorearen presentzia izanen dugu liburuaren inguruko azalpenak emateko.

Saioa ZUBIETAKO ESTALPEAN izanen da eta 19:00etan hasiko da.

Sinopsia:

1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzak kontatzen dizkigu eleberriak; horiekin batera, familiaren historia berreraikiko du narratzaileak, baita hainbat gogoeta harilkatu ere: sekretuaz, isiltzeaz, bizitza berri bat hasteaz, zaharra ahazteaz… 
 

Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita pertsonaien taxuera ñabarduraz betea ere. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.

Apirilaren 3an Literatur Solasaldia Garbiñe Ubedarekin