Euskarazko udalekuen eskaintza

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu ditugu. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute; guztira hemezortzi proposamen bildu dira. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute; kasu honetan hamahiru eskaintza dira.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Euskara Zerbitzuak eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe guztietan banatuko ditu esku-orriak.

Esku-orriak azpian ikus daitezke.

Euskarazko udalekuen eskaintza