Solaslaguna: izena emateko epea zabalik.

Hizkuntza gaitasunak areagotu eta inguruko euskal hiztunak ugaritzea posible da; eta horretarako, euskaraz hobeto eta gehiago aritzeko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenek jakin badakite ez dela magiarik behar, TRUKOA NORBERARENGAN DAGOELAKO! Astean ordubetez arituta, hizkuntza gaitasunak hobetzen dituzte solaslagunek. Eta astean ordubetez elkartuta, euskal hiztunak biderkatzen dituzte parte hartzen duten kideek. Horixe da mintzapraktika egitasmoen magia: ahalegin txiki eta atseginarekin, indarrak biderkatzen dira!

Aurreko ikasturtean 5.500 solaslagun baino gehiago elkartu ziren Euskal Herri osoan hedatuta dauden egitasmoetan, Baztan, Malerreka eta Bortzirietan ia 90 lagun ibili ziren programan. Izen emateak gora egiten du urterik urte, eta hastear dagoen ikasturtean 6.000 solaslagun lortzeko bidean daude Mintzapraktika egitasmoak. Guztira, 22 herri eta eskualdek hartu dute parte kanpainan, baina Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko deia Euskal Herri osora hedatu nahi dugu. Gogoratu bi solaslagun mota daudela; Hitz egiteko jariotasuna, ohitura lortu nahi dutenak batetik eta egunerokoan euskaraz bizita, besteei laguntzeko parte hartzen dutenak, bestetik. Mintzapraktika egitasmoetan BIAK BEHAR DITUGU! Beraz, lagundu mezua zabaltzen: Egin zaitez solaslagun eta BIDERKATU EUSKARA!

Izen-ematea Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan, Doneztebeko IKA euskaltegian eta solaslagunen txokoan ematen ahal da.

Solaslaguna: izena emateko epea zabalik.