EUSKARARI BURUZKO TAILERRAK GURASOENDAKO AZAROAREN 19AN, ASTEAZKENA

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Malerrekako zenbait guraso elkartek eta Euskaltzaleen Topaguneak bi hitzaldi-tailer antolatu dituzte euskararen orainari eta etorkizunari buruzko ezagutza, esperientziak eta gogoetak konpartitzeko eta euskararen erabilera sozialari buruz hausnartzeko.

Lehen hitzaldi-tailerra, COMPARTIMOS? POR QUÉ NO?, gazteleraz izanen da, euskara menperatzen ez duten hiztunendako prestatu dugu. Hitzaldi honetan honako gai hauei buruzko hausnarketa egin nahi dugu: hizkuntza aniztasuna, euskarak duen legezko markoa, zer gertatzen da hizkuntzak kontaktuan daudenean, euskarari buruzko zenbait datu, seme-alaben aisialdiak duen garrantzia, hizkuntza ikasteko prozesua umeengan eta helduengan…

-  Eguna eta ordua: Azaroaren 19an (asteazkena), goizeko 11:00etan

- Iraupena: 75-90 minutu.

- Tokia: Malerrekako Mankomunitatea.

- Izen-ematea*: Malerrekako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua

   948 451 746 / euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

- Hitzaldi hau GAZTELERAZ izanen da.

*Plaza mugatuak. Hitzaldian parte hartzea dohainik da.

Bigarren hitzaldi-tailerra, ZERGATIK EZ?, euskaraz izanen da eta euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Euskararen aldeko argudioak eskaini nahi ditugu.

Malerrekako biztanleen %80 inguru euskalduna da, baina hori ez da islatzen zenbait esparrutan, esaterako, administrazioan, merkataritzan, lan munduan…

Tailerraren edukia: hizkuntza aniztasuna, euskarak duen legezko markoa, euskarari buruzko zenbait datu, norberak euskararekin izan duen ibilbideaz hausnartzea, euskara erabiltzea zaila egiten zaigun egoerak identifikatzea, eta etorkizunerako proposamenak.

- Eguna eta ordua: Azaroaren 19an (asteazkena), arratsaldeko 16:30ean

- Tokia: Malerrekako Mankomunitatea

- Iraupena: 2 ordu – 2,5 ordu

- Izen-ematea: Malerrekako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua

  948 451 746 / euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

- Hitzaldi hau EUSKARAZ izanen da.

*Plaza mugatuak. Hitzaldian parte hartzea dohainik da.

 

EUSKARARI BURUZKO TAILERRAK GURASOENDAKO AZAROAREN 19AN, ASTEAZKENA