ABENDUAREN 3an EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA ETA BERTSO SAIOA DONEZTEBEN

Aurten bigarren aldiz antolatuko dugu Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen den herri-lasterketa hau Malerrekan. Antolatzaileek euskaraz bizi nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera, baita ekimen hau babestu nahi dutenei ere.

Lasterketa antolatzen honako elkarte eta erakunde hauek aritu dira: Erreka KE, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea, IKA, Mendaur, San Migel eta Legasako Guraso Elkarteak, Malerrekako Eskola Txikiak eta Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

Euskal Herrian hainbat lasterketa eginen dira, Malerrekakoa abenduaren 3an, asteazkena, eginen da, Donezteben. Lasterketa Udaletxeko atarian hasiko da.

Lasai eginen dugu korrika, asmoa ez da lasterketa konpetitibo bat egitea, jai giroan ondo pasatzea baizik. Are gehiago, lasterketak ez du sailkapenik izanen eta ez dago zertan ibilbide osoa egin, nahikoa da izena ematea eta norberak ahal duen arte korrika egitea.

Lau lasterketa eginen dira, ibilbidea Erreka Kirol Elkarteak prestatu du:

  • 0-6 urte
  • 7-11 urte
  • 12-15 urte
  • 16tik aurrera

Txikien lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da eta helduena 11:30ean.

Lasterketa bukatzean parte-hartzaile bakoitzari diploma bat banatuko zaio eta ondoren zozketa bat eginen da parte hartu duten pertsonen artean.

Izen-ematea:

  • Egunean bertan eginen da 10:30etik aurrera.
  • Prezioa:
    •  0-15 urte: 2 €
    • 16tik aurrera: 5€.

Lasterketan parte hartzen dutenek Euskaraz Bizi Nahi Dut kamisetak 5 eurotan erosi ahal izanen dituzte (normalean 10 eurotan egoten dira salgai).

Eguna borobiltzeko, arratsaldeko 6etan BERTSO SAIO bat egonen da Doneztebeko zineman. Saioan Sustrai Colina, Eneko Lazkoz eta Ander Fuentes “Itturri” arituko dira. Gai jartzailea Alaitz Rekondo izanen da.

ABENDUAREN 3an EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA ETA BERTSO SAIOA DONEZTEBEN
ABENDUAREN 3an EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA ETA BERTSO SAIOA DONEZTEBEN