ABENDUAREN 26an HAURRENDAKO LITERATUR SAIOA SUNBILLAN

Malerrekako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak eta Sunbillako Udalak elkarlanean antolatu dute haurrendako literatura saio bat Yolanda Arrietarekin.

Idazleak lan batzuk irakurriko dizkie haurrei eta haien galderei erantzungo die; horretaz gain, asmakizunak jarriko dizkie, palindromoak erakutsi, poemak irakurri…

Saio bakoitzak ordubete inguru iraunen du.

Saio hauen helburuak honako hauek dira: haurren irakurtzeko zaletasuna handitu, literatur genero ezberdinetara hurbildu eta irakurtzeko ohitura handitzea.

Eguna: Abenduak 26

Ordua:

     -16:00etan: 3-6 urte bitarteko umeak.

     -18:00etan: 7-10 urte bitarteko umeak.

Tokia: Sunbillako Udaletxea.

 

ABENDUAREN 26an HAURRENDAKO LITERATUR SAIOA SUNBILLAN