EUSKARAZKO UDALEKUEN ESKAINTZA. LH ETA DBH

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen da; guztira hamasei proposamen bildu dira. Bertzean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute; kasu honetan hamahiru eskaintza dira.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Euskara Zerbitzuak eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe guztietan banatuko ditu esku-orriak.

EUSKARAZKO UDALEKUEN ESKAINTZA. LH ETA DBH