Euskara ikasten ari diren helduak diruz laguntzeko deialdia

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntza deialdi bat argitaratu du.

  • Langabetu, ikasle eta erretiro-pentsiodunek matrikula gastuaren %30 jasoko dute.
  • Egoera ekonomikoaren arabera ikasleek matrikularen %50 edo %80 kobratu ahalko dute eskatzaileek.
  • Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2015eko irailak 18.
  • Diruz lagunduko dira 2014ko urriaren 1etik 2015eko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikula gastuak, ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta on line egindakoak.

Informazio gehiago:

Malerrekako Euskara Zerbitzua. 948 451 746 edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org  (Eneko)

Euskara ikasten ari diren helduak diruz laguntzeko deialdia