Solaslaguna: Izena emateko epea zabalik

Talde txikietan elkartzen dira euskarazko mintzamena hobetu nahi dutenak txukun hitz egiten dutenekin
Dagoeneko martxan da ikasturte honetan ere Solaslaguna egitasmoa, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko doako programa.

Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun hitz egiten dutenekin elkartzen dira talde txikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta gutxienez ordu betez.

Solaslaguna bezalako programetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan arras gustura egoten direla aipatzen dute. Jarduera osagarriak ere egiten dituzte, hala nola eskualdeko gainontzeko solaslagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna…

Izen emateko eperik ez da eta nahi denean apunta daiteke.

Informazio gehiago Solaslagunaren Txokoan (solaslaguna@topagunea.org, 610 920673 telefonoan), Bortziriak, Malerreka eta Baztango euskaltegietan, baita Bortzirietako Euskara Mankomunitatean eta Malerrekako Mankomunitateko eta Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuetan ere.

Solaslaguna: Izena emateko epea zabalik