Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakundeendako diru-laguntza deialdia

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiei diru-laguntza bat ematea onartu zuen.

Diru-laguntza jasotzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da mankomunitatean:

  • - IFKren fotokopia.
  • - Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2015eko fakturaren fotokopia.
  • - Fakturaren ordainagiria.
  • - Deialdiaren azkeneko orrian dagoen eskaera orria betea.

Diru-laguntza aurkezteko azkeneko eguna AZAROAREN 27a izanen da.

Informazio gehiago:
Malerrekako Euskara Zerbitzua:
948 451 746
euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakundeendako diru-laguntza deialdia