Abenduaren 5ean EUSKARAZ BIZI NAHI DUT lasterketa Donezteben.

Aurten hirugarrenez antolatuko dugu Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen den herri-lasterketa hau Malerrekan. Antolatzaileek euskaraz bizi nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetan parte hartzera.

Lasterketa antolatzen honako elkarte eta erakunde hauek aritu dira: Erreka KE, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea, IKA, Gazte Burrunba, Malerrekako Eskola Txikiak eta Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.

Euskal Herrian hainbat lasterketa eginen dira, Malerrekakoa abenduaren 5ean, larunbatarekin, eginen da, Donezteben. Lasterketa Udaletxeko atarian hasiko da.

Lasai eginen dugu korrika, asmoa ez da lasterketa konpetitibo bat egitea, jai giroan ondo pasatzea baizik. Are gehiago, lasterketak ez du sailkapenik izango eta ez dago zertan ibilbide osoa egin, nahikoa da izena ematea eta nor berak ahal duen arte korrika egitea.

Bost lasterketa eginen dira, ibilbidea Erreka Kirol Elkarteak prestatu du:
• 0-6 urte
• 7-11 urte
• 12-15 urte
• 16tik aurrera

Txikien lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da eta helduena 11:15ean.

Lasterketa bukatzean parte-hartzaile bakoitzari diploma bat banatuko zaio eta ondoren zozketa bat eginen da parte hartu duten pertsonen artean.
Izen-ematea:
• Egunean bertan eginen da 10:30etik aurrera.
• Prezioa:
o 0-17 urte: 2 €
o 18tik aurrera: 5€.
Lasterketan parte hartzen dutenek Euskaraz Bizi Nahi Dut kamisetak 5 eurotan erosi ahal izanen dituzte (normalean 10 eurotan egoten dira salgai).

Eguna borobiltzeko Malerreka Kantuz eginen dugu 12:30ean. Azkenik, Gazte Burrunbak antolatuta Kantu Bazkaria egonen da Santa Maria jatetxean.

 

2014ko lasterketa. Argazkia: Leire Amoros.