AZAROAK 25, GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

1981. urtetik emakumeen eskubideen aldeko militanteek azaroaren 25a indarkeriaren aurkako eguna bezala irudikatzen dute. 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako ekintzaile politikoak ziren Mirabal ahizpak hil zituzten. Haien omenez ospatzen da egun hau.

1999. urteko, abenduaren 17an, NBEko Asanblada Orokorrak, azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko eguna izendatu zuen, egun honetan, emakumearen kontrako indarkeriaren arazoaz sentsibilizatzeko ekintza ezberdinak antolatzera gonbidatuz.

Arrazoi honengatik, aurten, Malerrekako herriek hurrengo egunetan gauzatuko diren ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Alde batetik, udaletxeetako aurrealdean esku lilak jarriko dituzte, genero indarkeriaren aurkako irudi bezala. Beste alde batetik, interesa duten eta haien errefusa adierazi nahi duten pertsona guztiek parte-hartu ahal izateko tailerrak gauzatuko dira.

Ondorengo hauek dira burutuko diren ekintza:

Ituren:

  • Azaroak 20, 18:30ean, tailerra.

Eratsun:

  • Azaroak 22, 17:00eTan, tailerra.

Sunbilla:

  • Azaroak 23, 14:30ean, tailerra.

Zubieta:

  • Azaroak 25, 17:00etan, tailerra.

Ezkurra:

  • Azaroak 25, 17:00etan, tailerra.

Labaien:

  • Azaroak 25, tailerra.

Doneztebe:

  • Azaroak 25,
    • 12.00etan, eskola parean, kontzentrazioa.
    •  16:30ean, erakusketa gelan, tailerra.
    • 18:00etan, erakusketa gelan, Zineforuma.

Elgorriaga:

  • Azaroak 28, tailerra..

Animatu eta parte-hartu!

Emakumeen kontrako indarkeria da emakumea izateagatik emakumeen kontra bideratzen dena edo haiengan proportziorik gabeko eragina duena, genero diskriminazioaren agerpen gisa eta emakumeentzako kalte edo oinaze fisikoa, psikologikoa, sexuala edo ekonomikoa dakarrena edo ekar dezakeena, mehatxuak, beldurrarazteak eta hertsatzeak edo askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta, bizitza publikoan nahiz pribatuan gertatzen direnak.

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legea.

AZAROAK 25, GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA