BIRZIKLAPEN ETXOLA DONEZTEBEN

Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzea da Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek martxan paratu duten zerbitzu berri honen helburua.

Doneztebekoa Elizagibela auzoan dago kokatua, pasa zaitez zure hondakin bereziak bertan uztera!

 

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek hondakin bilketa zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuz, orain arte eskeintzen zen hondakin berezien bilketa zerbitzu mugikorra indartu eta  “Birziklapen etxola”  deitu dituzten bilketa puntu finkoak jarri dituzte. 

Etxolak hainbat leihatila ditu eta hauetako bakoitzean hondakin mota bat biltzeko irudia eta testua agertzen da. Hauek dira etxolan bota daitezkeen hondakinak: bateriak, gasolio eta olio filtroak, bonbilak eta fluoreszenteak, erradiografiak, pilak, fitosanitarioak, garbiketa produktuak, sakeleko telefono edo mugikorrak, tonerrak eta inpresoren tinta kartutxuak, gailu elektrikoak eta elektronikoak, olio minerala eta landare olioa (plastikozko pote itxietan), kutsatutako ontziak, pinturak, CD eta DVD-ak, aerosolak edo espraiak, eta kolak eta silikonak. 

Baztango Udaletik eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateetatik herritarrei etxola berri hauek erabiltzeko gonbitea luzatzen zaie, hondakinen kudeaketan denon parte-hartzea beharrezkoa delako. 

 

 

BIRZIKLATU, gauza bakoitza bere tokian!

BIRZIKLAPEN ETXOLA DONEZTEBEN