HONDAKINEN INGURUKO TAILERRAK IKASTETXEETAN

Doneztebe, Ituren, Sunbilla, Legasa, Saldias eta Beintza Labaiengo ikastetxeetako 145 ikaslek parte hartu dute hondakinei buruzko sentsibilizazio-tailerretan; Nafarroako Gobernuak Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresaren bidez bultzatutako tailerrak dira, Mankomunitateak antolatu eta babestutakoak.

Hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa bultzatzea da tailerren helburua. Langile espezializatuek koordinatuta daude eta Malerrekan hirugarren eta seigarren maila bitarteko ikasleak hartu dute parte.

Nafarroako Gobernuak hondakinak kudeatzeko sistema integratuekin sinatutako hitzarmenen esparruaren barnean sartzen da ekimen hori. Honako hauek dira sistema horiek: ontzi arinak, papera eta kartoia (Ecoembes); beira-hondakinak (Ecovidrio); eta tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak, TEEH (Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, Ecoraee, Ecotic, Europako Birziklatze Plataforma eta Tragamóvil) 

HONDAKINEN INGURUKO TAILERRAK IKASTETXEETAN