URTEKO LEHEN HIRUHILEKO ZOZKETAKO ZENBAKI SARIDUNA 4780 DA

Aurten ere, urtero bezela, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietara bidaltzen den egutegia prestatu dugu. 
Jakina den bezala, ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar egiten diren zozketetan parte hartu ahal izateko. Aurten, joan den urtean bezela, hiru hilabetero eginen dugu zozketa eta guztira eskualdeko dendetan gastatzeko 300 €-ko 4 erosketa txartela banatuko ditugu.

Hau da lehenbiziko hiru hilabeteko zenbaki sariduna: 4780. Saridunak Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du martxoaren 31 baino lehen (948 63 52 54).

Zorte on!

URTEKO LEHEN HIRUHILEKO ZOZKETAKO ZENBAKI SARIDUNA 4780 DA