BERDINTASUNA: GAUR, BIHAR ETA ETZI.

1857ko martxoaren 8an, oihalgintzako emakume langile talde batek, haien lan baldintza ziztrinengatik New York-eko kaleetara ateratzeko erabakia hartu zuten.

Data horren ondorioz mugimendu ezberdinak eman ziren. 1908ko martxoaren 5ean, New York greba gatazkatsu baten eszenatoki izan zen berriro ere. Emakume talde batek, soldata berdintasuna, lanaldia 10 ordutara jeistea eta haien seme-alabei burarra emateko denbora luzatzea eskatzen zuten. Greba horretan, Sirtwoot Contton lantegian, ehundaka emakume erreta hil ziren, lantegiko nagusiari leporatu zitzaionsutearen ondorioz.

Martxoak 8, Nazioarteko Emakume Langilearen eguna, Nazioarteko Emakumearen eguna ere deitzen zaiona, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, bai gizartea, baita bere pertsona garapen integralean emakumeak egindako borrokaren oroigarria da.

BERDINTASUNA: GAUR, BIHAR ETA ETZI.