Euskarazko udalekuen eskaintza zabala argitalpen batean bildu dute
Malerrekako Euskara Zerbitzua, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu dute.
Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dituzte. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute; guztira 17 proposamen bildu dira. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute; kasu honetan beste hamahiru eskaintza bildu dira.
Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere